Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/05/29

Argazki-bilduma

Picassa programaren bidez sortutako argazki album honetan, sarean aurkitutako irudi desberdinak pilatu ditut. Adimen anizkunen teoriak zehazten dituen zortzi adimenekin lotutako imagenak agertzen dira bertan,pertsona bakoitzaren berezkotasunen arabera indartu behar diren gaitasunekin lotura dutenak, alegia.

Adimen anitzen ikuskerarekin bat, haurra izan behar da ikaskuntza-prozesuaren oinarri, bera da protagonista. Eraikuntza prozesu horretan, ordea, irakaslea izango du laguntzaile; izan ere, berak eskainiko dizkio haurrari bidea eraikitzeko behar dituen baliabideak, baita haurrak esperimentatzeko baliagarri izan daitezkeen egoerak ere.

Hori dela eta, eskolak erakunde irekia eta malgua behar du izan, eta ezagutzak indarrez barneratzetik urrun, gauzak deskubritzeko zein esperimentaziorako kuriositatea sortu behar du. Hagatik, mota askotako materialak eta era desberdinetako jarduera, metodologiak...erabili behar dira. Argazkiotan, jakin-mina sortzeko egoera desberdinak daude ikusgai.



Bideo zerrenda

Embeder-en bidez sortutako bideo zerrenda honetan, blogean lantzen den Adimen Anizkunen inguruan sarean aurkitutako material desberdina bildu dut. Asturiasko printzearen saria jaso berri duen Howard Gardner aditu estatubatuarraren teoriaren nundik norakoen berri ematen duten bideoak jaso ditut, honela, eta ikuskera hori aurrera eraman duten hezkuntza-zentruen esperientzia jasotzen duten beste bideo batzuk ere zerrendatu ditut.


Adimen musikala, egoera askotarako baliabide

Adimen anitzen teoriaren arabera, ikasle bakoitzaren perfil intelektualera egokitu behar da hezkuntza-prozesua. Haur bakoitzaren ezaugarri eta berezkotasunak hartu behar dira aintzat, horietatik abiatuz beste eremu batzuetara igarotzeko. Modu honetan, ikasle-taldeak bakoitzak garatuago duen adimenaren arabera antolatzea proposatzen da. Bereizketa hori, ordea, ez da umearen lehenengo eskolaratze-urteetan emango; izan ere, garai honetan haurren indarguneak zeintzuk diren jakiten joateko arlo guztiak berdin landuko baitira, zortzi adimenak landuz, guztiak garrantzi berberarekin. Honela, esaterako, adimen musikala ez da jarduera osagarri moduan jorratuko, eta, gainontzeko adimenak moduko presentzia izanen du programazioan.

Adimen-mota honi dagokionez, baina, aipatu beharra dago, askotan, Haur Hezkuntzan haur-kanten bidez baino ez dela lantzen; askoz aberasgarriagoa litzateke, ordea, musika mota, jatorri...desberdineko materiala erabiliko balitz. Zentzu honetan, musika oso baliabide polibalentea dela esan beharra dago, hainbat egoeratan erabili baitaiteke.

Goearrera igo ostean, blogera ekarri dizuedan Marvin Gaye artistaren "What's going on" abestia,esaterako, lasaitasun egoerak sortzeko oso egokia da, erlaxaziorako momentuetarako ezin aproposagoa gertatzen delarik.


                                 

2011/05/28

Adimen anizkunen aurkezpena euskaraz

Arestian ere aipatu dudanez, adimen anizkunen inguruko informazioa aurkitzea oso erraza ez bada, are zailagoa da euskarazko materiala aukitzea. Arinagoko sarreran adierazi bezala, ordea, oso erraza da norberak egindako aurkezpenak sarera igotzea, eta, tutorialean azaldutako prozedura jarraituz nik neuk ere egin egin dut. Power point sinple honetan, honela, teoria horren oinarriak zehazten dira, baita zortzi adimenen inguruko azalpen labur bat ere.Aurkezpen hau, slideshareren bidez sarera igo dut, eta, beraz,gura duenak eskuragarri du bertan.