Picassa programaren bidez sortutako argazki album honetan, sarean aurkitutako irudi desberdinak pilatu ditut. Adimen anizkunen teoriak zehazten dituen zortzi adimenekin lotutako imagenak agertzen dira bertan,pertsona bakoitzaren berezkotasunen arabera indartu behar diren gaitasunekin lotura dutenak, alegia.
Adimen anitzen ikuskerarekin bat, haurra izan behar da ikaskuntza-prozesuaren oinarri, bera da protagonista. Eraikuntza prozesu horretan, ordea, irakaslea izango du laguntzaile; izan ere, berak eskainiko dizkio haurrari bidea eraikitzeko behar dituen baliabideak, baita haurrak esperimentatzeko baliagarri izan daitezkeen egoerak ere.
Hori dela eta, eskolak erakunde irekia eta malgua behar du izan, eta ezagutzak indarrez barneratzetik urrun, gauzak deskubritzeko zein esperimentaziorako kuriositatea sortu behar du. Hagatik, mota askotako materialak eta era desberdinetako jarduera, metodologiak...erabili behar dira. Argazkiotan, jakin-mina sortzeko egoera desberdinak daude ikusgai.
Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.
2011/05/29
Bideo zerrenda
Embeder-en bidez sortutako bideo zerrenda honetan, blogean lantzen den Adimen Anizkunen inguruan sarean aurkitutako material desberdina bildu dut. Asturiasko printzearen saria jaso berri duen Howard Gardner aditu estatubatuarraren teoriaren nundik norakoen berri ematen duten bideoak jaso ditut, honela, eta ikuskera hori aurrera eraman duten hezkuntza-zentruen esperientzia jasotzen duten beste bideo batzuk ere zerrendatu ditut.
Adimen musikala, egoera askotarako baliabide
Adimen anitzen teoriaren arabera, ikasle bakoitzaren perfil intelektualera egokitu behar da hezkuntza-prozesua. Haur bakoitzaren ezaugarri eta berezkotasunak hartu behar dira aintzat, horietatik abiatuz beste eremu batzuetara igarotzeko. Modu honetan, ikasle-taldeak bakoitzak garatuago duen adimenaren arabera antolatzea proposatzen da. Bereizketa hori, ordea, ez da umearen lehenengo eskolaratze-urteetan emango; izan ere, garai honetan haurren indarguneak zeintzuk diren jakiten joateko arlo guztiak berdin landuko baitira, zortzi adimenak landuz, guztiak garrantzi berberarekin. Honela, esaterako, adimen musikala ez da jarduera osagarri moduan jorratuko, eta, gainontzeko adimenak moduko presentzia izanen du programazioan.
Adimen-mota honi dagokionez, baina, aipatu beharra dago, askotan, Haur Hezkuntzan haur-kanten bidez baino ez dela lantzen; askoz aberasgarriagoa litzateke, ordea, musika mota, jatorri...desberdineko materiala erabiliko balitz. Zentzu honetan, musika oso baliabide polibalentea dela esan beharra dago, hainbat egoeratan erabili baitaiteke.
Goearrera igo ostean, blogera ekarri dizuedan Marvin Gaye artistaren "What's going on" abestia,esaterako, lasaitasun egoerak sortzeko oso egokia da, erlaxaziorako momentuetarako ezin aproposagoa gertatzen delarik.
2011/05/28
Adimen anizkunen aurkezpena euskaraz
Arestian ere aipatu dudanez, adimen anizkunen inguruko informazioa aurkitzea oso erraza ez bada, are zailagoa da euskarazko materiala aukitzea. Arinagoko sarreran adierazi bezala, ordea, oso erraza da norberak egindako aurkezpenak sarera igotzea, eta, tutorialean azaldutako prozedura jarraituz nik neuk ere egin egin dut. Power point sinple honetan, honela, teoria horren oinarriak zehazten dira, baita zortzi adimenen inguruko azalpen labur bat ere.Aurkezpen hau, slideshareren bidez sarera igo dut, eta, beraz,gura duenak eskuragarri du bertan.
2011/04/27
Norberak egindako aurkezpenak sarean?
Ondorengo sarrera honetako tutorialaren bidez, norberak egindako aurkezpenak sarera igotzeko egin beharreko prozedura azaltzen da. Sarritan, gai zehatz baten inguruko informazioa euskaraz eskuratzea ez da lan erraza izaten, eta arestian ere aipatu dudanez, adimen anizkunen inguruko materiala eskuratzeko zailtasunak izan ditut behin baino gehiagotan. Hori dela eta, oso erabilgarria deritzot norberak egindako edo moldatutako aurkezpenak sarera igotzen jakitea, lan hori beste erabiltzaile askorentzat oso baliagarria gerta baitaiteke.
Hona hemen, bada, gelakide batek -Estik- eta biok aurkezpenak sarera igotzeko egindako tutoriala.
Ea zuri ere lagungarri zaizun, eta guztion artean euskarazko material gehiago sortzen ditugun!
2011/04/25
PEDAGOGIA-EREDU ALTERNATIBOAK
Eskola tradizionalaren oinarrietatik kanpo dauden hezkuntza-eredu desberdinetako baten inguruan ari gara blog honetan. Adimen Anizkunen teoriak,honela, orain arte pentsatu ere ezin zitekeen ikuskera bat eskaintzen du. Hala ere, badira beste hainbat pedagogia modu: urteetan zehar indarrean egon diren -eta oraindik ere milaka zentzutan dirauten- metodogietatik oso urrun dauden ereduak, alegia.
ikusi-ikasi.blogspot.com helbidean, gaur egungo sistematik at dauden alternatiba teoria eta praktikoak ezagutu ditzakezu,deigarriak oso, egungo eskolaren norabideaz hausnartzera bultzatzen dutenak. Bertan ageri diren bideo eta argitelpenak benetan interesgarriak iruditu zaizkit, denak ere ikustekoak!
2011/04/20
Argitalpena: Eskola-elkarbizitza hobetzeko programak eta estrategiak
Blogean partekatzeko Adimen anizkunen gaiarekin lotutako euskarazko argitelpenak bilatzen ibili naiz luzaroan. Aurreko batean, "Hik hasi" aldizkariko artikulu bat esku artean ibili arren, ez dut beste askorik aurkitu.
Adimen anizkunen teoriak hezkuntza arlora zabalduta, eskola tradizionalaren oinarri zaharkituak alde batera uztea bilatzen du, hezkuntza-eredu berri batera bideratzeko. Eskola-eredu berri baten alde egiten da, honenbestez, bakoitzaren berezkotasunak errespetatzen dituen irakaskuntza baten alde, hain zuzen ere.
Zentzu honetan, erakundean elkarbizitza sustatzea ezinbestekoa gertatzen da, norbanakoaren alde egiteaz gain, beharrezkoa baita ingurukoa errespetatzea. Sarean, Issus-en aurkitutako "Eskola-elkarbizitza hobetzeko programak eta estrategiak" izeneko argitalpen honek horren inguruan hitz egiten du. Eskola-eremuan elkarbizitza sustatzeko baliabideak ematen ditu,horien artean, adimen emozionala lantzeko gaitasun eta trebetasunen garapena ere bultzatzen delarik.
Erabilgarritasun handiko materiala dela uste dut, erabilera praktikora zabal daitekeen gomendio eta tresna anitzak eskaintzen baititu.
Ea zuk ere berdin irizten diozun!
2011/04/19
Ondorengo power-point hau Adimen anizkunen teoriaren inguruko power-pointa da. Blogean aurretiaz argitaratutako beste batzuen antzekoa den arren, haiek ez bezela, oraingo hau euskaraz dago. Izan ere, Adimen anizkunen inguruko informazio asko hainbat iturri edo lekutan eskuragarri egon arren, euskaraz idatzitako material oso gutxi dagoela azpimarratu beharra dago. Slidesharen aurkitutako "Gure ikasteko metodoa hobetuz" izena hartzen duen lan honetan, adimen desberdinen deskribapen laburtxoaz gain, bakoitzaren berezitasunak ere aipatzen dira, eta nahiz eta informazio larregirik ez eman, adierazitakoa modu argi eta ulergarrian dagoela deritzot. Hori dela eta, kontsultetarako baliagarria izan daitekeelakoan dakart txoko honetara.
Webquest
Adimen anizkunei buruzko euskarazko webquestik aurkitu ez dudala adierazi beharra dut; hala ere, aipatzekoa da, gaztelaniazko askorik ere ez ditudala sarean igarri. Ondorengo irudiko webquesta blogera ekartzea interesgarria iruditu zait, ostera, adimen anizkunen gaia modu egokian lantzeaz gain, hezkuntza eremuan ikuskera hau planteatzeko baliagarriak diren alderdi batzuk (ebaluazioa edota irakaslearentzako iradokizunak, esaterako) jorratzen baititu.
2011/04/11
Elkarrizketa: Montserrat del Pozo (Montserrat ikastetxeko zuzendaria)
Montserrat ikastetxearekin lotuta, ondoren, bertako zuzendaria den Montserrat del Pozo-ri egindako elkarrizketa bi izango ditugu blogean.
Lehenengoa, Televisió de Catalunya-ko telebista saio bati dagokiona da, adimen anizkunen ingurukoa. Bertan, ikastetxeko zuzendariak, adimen-mota bakoitza azaldu ostean, ikastetxean teoria hori aurrera eramateko modua azaltzen du, praktikara nola eramaten duten, alegia.
Saioa katalanez dago, eta apur bat luzea bada ere -40 minutu ingurukoa da-, balio oso handiko bideoa dela uste dut, gauzak oso argi azaltzeaz gain, adimen anitzak nola garatu daitezkeen modu adierazgarrian ulertzea ahalbidetzen baitu, irudiak ere lagungarriak direlarik.
Bigarrenari dagokionez, http://dislebi.wordpress.com/2007/11/04/inteligencias-multiples/ helbidean aurkitutako elkarrizketa idatzia da, non Montserrat del Pozo-k gaiari buruzko hurbilketa laburtxo bat egiten duen. Elkarrizketa gaztelaniaz eginda dago; irakurri nahi izanez gero, jo ezazue beherago.
MONTSERRAT DEL POZO; (Experta en Inteligencias Múltiples). Se puede suspender matemáticas y ser inteligente. La religiosa Monserrat del Pozo, experta en inteligencias múltiples y directora de un colegio puntero de Barcelona, no tiene ninguna duda sobre eso. Defiende que cada niño desarrolla un tipo de inteligencia y que es capaz de aprender cualquier cosa si encontramos cuál es su punto fuerte. La madre Monserrat detalla que hay ocho diferentes y que la escuela tradicional sólo trabaja dos, la lógico-matemática y la lingüistico-verbal. La experta catalana, que ha intervenido este fin de semana en un congreso de la Fundación Nuevas Claves Educativas en Vitoria, anima a las escuelas a que sean ágiles y se acerquen a los niños para dar con sus fortalezas cerebrales. -¿Tenemos muchas inteligencias? Un investigador de Harvard estudió los tipos de inteligencia y descubrió que eran ocho, la emocional, la relación con los demás lingüístico-verbal, lógico-matemática, visual-espacial, musical, corporal y naturista, y las localizó en diferentes partes del cerebro. Eso permite que hayamos creado una serie de actividades basadas en las diferentes inteligencias para que el alumno sea capaz de comprender cualquier cosa que le expliquemos. -¿Cómo? -En las aulas hay que trabajar todas las inteligencias, utilizar sus fortalezas cerebrales para avanzar con éxito en sus estudios, sacarles adelante. Puedo enseñar la Segunda Guerra Mundial o el sustantivo por medio de un cómic o con la música. -¿Los colegios saben esto? -La escuela tradicional hasta ahora sólo ha trabajado dos, la lógico-matemática y la lingüístico-verbal. Sin embargo, con la reforma educativa se camina hacia un sistema más adecuado, de aprendizaje de competencias. —La emocional, la de relación con los demás…, ¿Todas contribuyen al éxito escolar? -Las inteligencias emocionales te ayudan a conocerte, a sacar partido de ti mismo, a saber empezar otra vez cuando fracasas. Te educan desde el fracaso, a encajar situaciones, a la resolución de problemas.Exámenes a la carta —Vamos, que se puede suspender matemáticas y ser inteligente. Por eso muchos niños fracasan en la escuela y de mayores tienen un gran éxito profesional. -A esas personas el sistema de enseñanza no les dio la oportunidad de trabajar todas sus inteligencias para poder aprender. —En su colegio se utiliza este método. ¿En que se nota la diferencia a simple vista? -En el aula se trabaja en grupos cooperativos pequeños. Puede ver niños en los pasillos haciendo cualquier tipo de actividad. -¿Como integran la diversidad, diferentes capacidades, inmigración, problemas de aprendizaje? -Por medio de esos grupos muy pequeños, que hacen un trabajo muy autónomo y a su ritmo. Cada niño tiene una fortaleza y se ayudan entre ellos a explicarse las cosas, a entenderlas. El profesor debe dar unos temas concretos pero se organiza según las nece-sidades de sus alumnos. -¿Ha encontrado también armas para mejorar la convivencia? -La vinculación que se crea con el trabajo cooperativo es muy importante, creemos que eso ayuda a respetarse, a evitar el acoso, el bullying… Se crea una interdependencia porque saben que su nota depende de la del otro. —¿Y los exámenes? -Damos al alumno muchas posibilidades de examen. Pueden elegir hacer una redacción, un test, un examen entre varios, una expoSición con ‘power point’, un vídeo o’ completar las viñetas de un cómic. También se responde así a la diversidad. No puedes decir: todos debéis saltar 1,70. No. Hay que alcanzar unos mínimos, pero si al alumno no le gusta el examen tradicional les das otra opción consejo a los profesores. -Deben tener la suficiente agilidad para descubrir las fortalezas del niño. -El maestro tiene que ser consciente de que, por ejemplo, plantea la clase para una inteligencia lingüística y que con muchos niños no sirve. Hay que organizar la clase para que estén en danza todas las inteligencias. —A veces es difícil con algunos alumnos… -El niño pueden cambiar, no es tu enemigo. Construye con él un espacio en el que pueda desarrollar sus capacidades. Y para descubrir sus fortalezas debes tener un conocimiento muy profundo de él. ¡Hay que acercarse a ellos!.
Adimen Anizkunak Hezkuntzan: Montserrat ikastetxea
Adimen Anitzen ikuspegiak hezkuntza ulertzeko eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, teoriak zehaztutako inteligentziaren kontzeptu hori bereganatzeak, hezkuntza ulertzeko modu berri batera garamatza; mundu guztiak arlo berdinak, modu eta erritmo berean ikastea behartzen duen eskola batetik aldenduta.
Modu honetan, adimen-mota bakoitzarekin lotutako abilezia eta trebetasunak garatzen dituen eredua bultzatzen da, jakintzak barneratzeko bide eta modu desberdinak erabiltzen dituena. Horretarako, beharrezkoa da haurtzarotik ikasleek arlo desberdinetan dituzten indarguneak identifikatu eta horiek indartzea, haietaz baliatuz, beste arlo batzuk garatzeko.
Ikuskera honetan oinarritzen diren zentruak badaude, teoria praktikara eramanda lan egiten duten ikastetxeak, alegia. Estatu mailan, esaterako, Bartzelonako Montserrat ikastetxeak Gardnerren teoria aintzat izanik, adimen desberdinen garapenean zentratutako ikaskuntza eskaintzen du, 0 urtetik 18 urtera bitartean. Aipatutako ikuskerak errelitatean nola funtzionatu dezakeen ulertzeko edo ikusteko, hona hemen Bartzelonako Montserrat ikastetxeko web-orria. Zentruaren hainbat datu ematen dira bertan, ikastetxearen istoriatik hasi eta aurrera daramatzaten hezkuntza-proiektua azaltzeraino. Eskaintzen duten zerbitzu eta jardueren berri ere ematen da,baita ikas-maila bakoitzean gauzatzen dituzten proiektuak ere. Honela, bada, Adimen anizkunetan oinarritutako ikastetxe bat nola antolatzen den ikusteko, argigarria gertatzen dela uste dut.
2011/04/06
Zein da zure adimena?
Adimen Anitzen teoriak, adimenaren definizio huts bat izatetik, egungo hezkuntza-sistema irauli dezakeen eredu bat izatera igaro daiteke. Eskola tradizionalaren oinarri zaharkituak gaindituz eta ikaslea abiapuntutzat harturik, bakoitzak dituen berezkotasun eta ezaugarrietara egokitutako ikaskuntza-prozesuaren alde egin behar da, horretarako. Norberak dituen indargune, potentzialitate eta garatuago dituen adimen horiek izanen dira jakintzak eraikitzeko oinarria, baita ahulagoak diren beste esparru batzuetara jotzeko baliabide ere. Ezinbestekoa da, ordea, haurraren lehenengo urteetatik aipatutako guztia lantzea. Modu honetan, Haur Hezkuntzan, esaterako, eskolak ikasleen adimen anitzen lehen azterketa egin beharko da, ikasle bakoitzaren profil kognitiboaren hasierako hurbilketa, alegia. Horretarako, material ugari erabiliz esperientzia desberdinak bultzatuko dira, umeek adimen bakoitzarekiko duten jarrera ikusteko. Etaparen amaieran, irakasleak, gurasoek eta ikasleak, berak, gaitasunak aztertu eta detektatu egingo dituzte, bai potentzial handia izateagatik, edota gabeziak direlako tartean.
Baina, nola zehaz dezakegu intzuk diren garatuago ditugun adimen horiek? Nola jakin?
Adimen Anitzen ikuskeratik, irakaslearen zeregina ezinbestekoa da, bera izango baita umea esperientzia, baliabide eta tresna anitzez hornituko duena. Apurka-apurka, umearen interesgune eta jarreren bidez, azalerazten joango dira garatuago dituen adimenak. Hala ere, ikasleen adimen horiek identifikatzeko test batzuk ere erabiltzen dira. Hona hemen sarean, scridb-en bidez aurkitutako horietako adibide bat.
Zein da zurea?
Guztiok al gara adimentsu?
Howard Gardenerrek Adimen Anizkunen teoria, afasia eta garuneko kalteak pairatzen zituztenen trebetasun-patroiak ulertzeko neuropsikologo lanetan zebiltzala garatu zuen. Gertakari honek, adimenaren ikuspegi tradizionala zalantzan jartzea eragin zion, beste adimen batera pentsatzera eramanez.
Egunerokotasunean ikasketa-espediente ezinhobea izatea ez zela nahikoa-eta, arlo akademikoan nabarmentzea ez zela adimentsu izateko beharrezkoa ondoriztatu zuen.
Izan ere, ikasketetan emaitza onak ateratzen dituzten pertsonak daude, baina ,agian, jende artean harremanatzen ez jakitea gerta daiteke. Edo, alderantziz, ikasketetan hain ona ez izanik, jendearekin erlazionatzeko gaitasun handia duenik ere bada. Zerbaitetan arrakasta izateko adimena beharrezkoa da, baina arlo bakoitzean adimen desberdinak erabiltzen dira. Beste modu batean esanda, Einstein ez da Michael Jordan baino adimentsuagoa,biak adimentsuak baitira esparru desberdinetan. Ildo beretik, irakurri ezin duen pertsona bat, adimen linguistikoan oso gaitua izatea gerta liteke, kontaketetarako trebetasun handia duelako. Honelako adibide asko aipa genitzake, hainbat eta hainbat pertsona heldu baitira beraien trebetasun edo adimenaren maila gorenerarte, hasiera batean, ezinezkoa zirudien arren.
Adierazitako guztiaren adierazpide moduan, Ludwing Van Bethovenen sonata bat izango dugu blogean entzungai, goearren aurkitutakoa, hain zuzen ere. Musikaria gorra izan arren, musika-adimena oso garatuta zuen, eta ez zion bere ezintasunak berau garatzea eta musika-obrak idaztea ekiditu.
2011/04/05
Adimen-motak
Arestian aipatu den modura, Adimen Anitzen teoriak, adimen bakar eta unibertsalaren ideia baztertuz, izaera multidimentsionala aitortu dio kontzeptuari. Teoria honen arabera, pertsona guztiok ez dugu pentsamendua modu berean egituratzen, eta adimena arazoei irtenbidea eman eta produktuak ekoizteko gaitasuna bada, adimen- mota desberdinak daudela onartzen da. Gardnerrek, denok garatzen ditugun zortzi adimen-mota bereizten ditu; hauek elkarreraginean egon arren, pertsonaren arabera, modu berezian konbinatzen dira, eta, ondorioz, pertsona bakoitzaren adimenen garapena oso bestelakoa izaten da.
Aipatu beharra dago, bestalde, ikaskuntza-prozesua eraikitzeko unean, bakoitzak garatuago duen adimen hori azalerazi beharra dagoela; modu honetan, sendotasunetatik abiatuz, ahulagoak ditugun beste adimenak indartzea ahalbidetzen da.
Youtube-n aurkitutako gaztelaniazko power-point hau, zortzi adimenen inguruan aritzen da. Blogean aurkezteko baliabide ona iruditu zait, izan ere, adimen-moten definizioari buruz hainbat informazio aurki dezakegun arren, aurkezpenaren irudiak ulermena errazteko baliagarriak direla uste dut.
Adimenaren kontzeptu tradizionala gaindituz
Adimenaz zer ulertu behar den definitzea ez da erraza; asko izan dira historian zehar berau zehazten saiatu direnak eta, ondorioz, elkarren oso desberdinak diren definizioekin egiten dugu topo. Adimenaren kontzeptuak aldaketa handiak izan ditu denboran zehar, eta, nahiz eta XX. mende hasieran adimenaren inguruko teoriak Inteligentzi Kozientearen neurketa hutsean oinarritu, laurogeigarren hamarkadaz geroztik, adimena ulertzeko eta aztertzeko modu edo ikuskera berri bat zabaldu zen.
Adimen Anitzen teoriaren aitzindariak, giza adimenak dimentsio desberdinak dituela-eta, adimenaren neurketa ezin zitekeela proba psikometrikoen emaitzen azterketara mugatu adierazi zuen; izan ere, tresna honen bidezko neurketetan alderdi linguistikoak, matematikoak eta espazialak baino ez dira kontuan izaten, gizakiarentzat garrantzia duten beste batzuk -alderdi emozional eta sozialak, esaterako- alde batera uzten diren bitartean. Gardnerren esanetan, adimena ez da unibertsala, eta, adimen anitzen teoriak, inteligentzia bakarra arbuiatuz, garrantzi bera duten zortzi adimen desberdin proposatzen ditu.
Sarean aurkitutako adimenaren inguruko dokumentu hau, adimenaren kontzeptuaren bilakaera ulertzeko oso erabilgarria iruditu zait; izan ere, itxuraz testu oso landua ez dirudien arren, denboran zehar, adimena ulertzeko gailendu diren joera desberdinak azaltzen ditu modu sinplean. Kontzeptua definitu ostean, proba psikometriko edota Koziente Intelektualen neurketak aipatzen dira testuan, adimenaren ikuskera tradizionalaren baitakoak, alegia. Geroago, aldiz, ikuspuntu honi egiten zaizkion kritiketara igarotzen da, azkenik, Adimen Anizkunen teoriaren ikuspuntua azaldu, eta adimen-mota desberdinekin amaitzeko.
2011/04/03
Multiples Intelligences: theory as a method
Hik hasi aldizkariko artikuluan eta Howard Gardner psikologoari egindako elkarrizketan adierazi bezala, pertsona baten adimena ez da arlo logiko matematiko eta linguistikora mugatzen, adimena eragiketak ebazteko gaitasuna baino gehiago da-eta.
Adimentsu izateko hainbat bide daude, arazoak konpondu eta produktuak ekoizteko hainbat modu. Adimen anitzen teoriak zortzi adimen bereizten ditu, eta pertsona guztiok adimen horiek guztiak izan arren, bakoitzak bat edo batzuk besteak baino garatuagoak ditugu. Norberak dituen indargune eta potentzialitate horiek izan behar dira, beraz, abiapuntu; alegia,dakigun horretatik abiatuz, gutxiago garatuta ditugun gaitasunetara jo eta ahultasunak sendotzeko izpide.
Power point honetan Adimen Anitzen teoriaren orokortasunak labur-labur adierazten dira. Aipatu beharra dago, saretik jaitsitako lan hau ingelesez dagoela, gai honen inguruko hainbat eta hainbat material bezala. Hala ere, informazioa modu oso adierazgarri eta zehatzean ematen dela uste dut, teoriaren inguruko alderdi garrantzitsuenak aipatzeaz gain, ikuskera honen ekarpenak, aldaketak eta praktikotasunak adierazten baititu. Hori dela eta, nahiz eta gaztelaniaz beste power-point batzuk aurkitu, gaiari sarrera emateko egokiagoa iruditu zait.
Howard Gardner, Adimen anizkunen aintzindaria: "Adimena arazoak konpontzeko eta gauzak ekoizteko gaitasuna da"
Adimen Anitzen teoriaren aitzindariak, Howard Gardner psikologoak, hain zuzen ere, giza adimenak dimentsio desberdinak zituela-eta, adimenaren neurketa ezin zitekeela proba psikometrikoen emaitzen azterketara mugatu adierazi zuen; izan ere, tresna honen bidezko neurketetan alderdi linguistikoak, matematikoak eta espazialak baino ez dira kontuan izaten, eta hauek garrantzitsuak diren arren, garrantzi bera duten beste batzuk -alderdi emozional eta sozialak, esaterako- alde batera uzten dira.
Youtube-n aurkitutako bideo batean aditu estatubatuarrari egindako elkarrizketa honetan, gizaki bakoitzak dituen adimenez mintzo da, adimentsu izatea ze den azaltzen duen bitartean. Bere hitzetan adimena “arazoak konpontzeko gaitasuna edota kultura- edo gizarte-ingurune baterako balio handiko produktuak ekoizteko gaitasuna” da.
Gardnerren esanetan, adimena ez da pertsona guztietan berbera, eta ez dago, beraz, gizaki guztientzat unibertsala denik. Hori dela eta, ez da zuzen jokatzen adimen unibertsalaz hitz egitean, mota askotakoak baitaude, jarduera guztietan elkarrekin dihardutenak; hori bai, pertsona bakoitzean adimen horietako bat edo batzuk besteak baino garatuago agertzen direla adierazten du. Honela, pertsona bakoitzaren indargune eta debilidadeetatik abiatu behar da, norberaren ezaugarrietara egokitutako kalitateko hezkuntza eskaintzeko.
Baina, zertan datza Adimen anitzen teoria?
Adimen anitzen teoria Howard Gardner psikologoak egindako adimenaren definiziotik eratorritako teoria da, zeinen arabera, adimen bat baino gehiago garatzen baitugu guztiok. Adimen horiek, ordea, elkarreraginean dauden arren, bat edo batzuk besteak baino garatuagoak agertzen dira pertsona bakoitzean. Hortaz, ikaskuntza-prozesua eraikitzeko unean, bakoitzak garatuago duen adimen hori azalerazi beharra dago; izan ere, sendotasunetatik abiatuz, ahulagoak ditugun beste adimenak indartzea ahalbidetzen da. Hori dela eta, ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei ematen zaie garrantzia eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzea erdiesten da. Gardnerrek zehaztutako inteligentziaren kontzeptua bereganatzeak, berez, pedagogia eredu batera garamatza hezkuntza arlora zabalduz gero, hau da, hezkuntza ulertzeko modu berri batera.
2000.eko urrian Hik hasi aldizkariko 51. alean, “Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)” izenburuarekin argitaratutako artikulu honek gaian murgiltzeko aukera ezinhobea eskaintzen digu, teoria honen ikuspegia ulertzeko bidean.
2011/03/29
Adimen Anitzak Hezkuntzan
Nekez uler daiteke azterketarik gabeko eskola bat, baita testulibururik ez duen ikaslerik ere. Arrotza egiten zaigu ordutegi finkorik gabeko eskola-antolamendua eta pentsaezina, askotan, ezarritako programaziotik kanpo proposatutako edozein jarduera. Erabat normaltzat jotzen ditugu, ostera, ikasleen motibazio- eta interes-falta bezala, gaur eguneko hezkuntza-sisteman gailentzen diren hainbat alderdi, berriak ez zaizkigun arren, gure eskolan sakon errotuta jarraitzen dutenak oraindik ere.
Eskolak, tradizionalki, ikasle-profil bakarra onartu du, erakundearen beraren mugetara moldatu beharreko adimena eskatuz. Urteetan zehar indarrean egon den eta gaur egun ere zentzu askotan dirauen hezkuntza estandarizatu honek ez du pertsona bakoitzak dituen gaitasunak garatzea ahalbidetzen, ezta indibiduook elkarrengandik desberdintzen gaituzten berezitasunak errespetatzen ere.
Zentzu honetan, adimen anizkunen teoriak ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei ematen die garrantzia, eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzen direla dio.
Blog honetan, pertsona orok adimen bat baino gehiago duela eta horietako bakoitza modu egokian garatzean oinarritzen den teoriaren inguruan arituko gara, askorentzat ezezaguna den ikuskera honek hezkuntzan izan ditzakeen eraginak ezagutzeko helburuaz. Beraz,
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


