Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/04/06

Guztiok al gara adimentsu?

Howard Gardenerrek Adimen Anizkunen teoria, afasia eta garuneko kalteak pairatzen zituztenen trebetasun-patroiak ulertzeko neuropsikologo lanetan zebiltzala garatu zuen. Gertakari honek, adimenaren ikuspegi tradizionala zalantzan jartzea eragin zion, beste adimen batera pentsatzera eramanez.

Egunerokotasunean ikasketa-espediente ezinhobea izatea ez zela nahikoa-eta, arlo akademikoan nabarmentzea ez zela adimentsu izateko beharrezkoa ondoriztatu zuen.

Izan ere, ikasketetan emaitza onak ateratzen dituzten pertsonak daude, baina ,agian, jende artean harremanatzen ez jakitea gerta daiteke. Edo, alderantziz, ikasketetan hain ona ez izanik, jendearekin erlazionatzeko gaitasun handia duenik ere bada. Zerbaitetan arrakasta izateko adimena beharrezkoa da, baina arlo bakoitzean adimen desberdinak erabiltzen dira. Beste modu batean esanda, Einstein ez da Michael Jordan baino adimentsuagoa,biak adimentsuak baitira esparru desberdinetan. Ildo beretik, irakurri ezin duen pertsona bat, adimen linguistikoan oso gaitua izatea gerta liteke, kontaketetarako trebetasun handia duelako. Honelako adibide asko aipa genitzake, hainbat eta hainbat pertsona heldu baitira beraien trebetasun edo adimenaren maila gorenerarte, hasiera batean, ezinezkoa zirudien arren.

Adierazitako guztiaren adierazpide moduan, Ludwing Van Bethovenen sonata bat izango dugu blogean entzungai, goearren aurkitutakoa, hain zuzen ere. Musikaria gorra izan arren, musika-adimena oso garatuta zuen, eta ez zion bere ezintasunak berau garatzea eta musika-obrak idaztea ekiditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario