Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/04/03

Baina, zertan datza Adimen anitzen teoria?

Adimen anitzen teoria Howard Gardner psikologoak egindako adimenaren definiziotik eratorritako teoria da, zeinen arabera, adimen bat baino gehiago garatzen baitugu guztiok.  Adimen horiek, ordea, elkarreraginean dauden arren, bat edo batzuk besteak baino garatuagoak agertzen dira pertsona bakoitzean. Hortaz, ikaskuntza-prozesua eraikitzeko unean, bakoitzak garatuago duen adimen hori azalerazi beharra dago; izan ere, sendotasunetatik abiatuz, ahulagoak ditugun beste adimenak indartzea ahalbidetzen da.  Hori dela eta, ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei ematen zaie garrantzia eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzea erdiesten da. Gardnerrek zehaztutako inteligentziaren kontzeptua bereganatzeak, berez, pedagogia eredu batera garamatza hezkuntza arlora zabalduz gero, hau da, hezkuntza ulertzeko modu berri batera.
2000.eko urrian Hik hasi aldizkariko 51. alean, “Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)” izenburuarekin argitaratutako artikulu honek gaian murgiltzeko aukera ezinhobea eskaintzen digu, teoria honen ikuspegia ulertzeko bidean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario