Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/04/06

Zein da zure adimena?

Adimen Anitzen teoriak, adimenaren definizio huts bat izatetik, egungo hezkuntza-sistema irauli dezakeen eredu bat izatera igaro daiteke. Eskola tradizionalaren oinarri zaharkituak gaindituz eta ikaslea abiapuntutzat harturik, bakoitzak dituen berezkotasun eta ezaugarrietara egokitutako ikaskuntza-prozesuaren alde egin behar da, horretarako. Norberak dituen indargune, potentzialitate eta garatuago dituen adimen horiek izanen dira jakintzak eraikitzeko oinarria, baita ahulagoak diren beste esparru batzuetara jotzeko baliabide ere. Ezinbestekoa da, ordea, haurraren lehenengo urteetatik aipatutako guztia lantzea. Modu honetan, Haur Hezkuntzan, esaterako, eskolak ikasleen adimen anitzen lehen azterketa egin beharko da, ikasle bakoitzaren profil kognitiboaren hasierako hurbilketa, alegia. Horretarako, material ugari erabiliz esperientzia desberdinak bultzatuko dira, umeek adimen bakoitzarekiko duten jarrera ikusteko. Etaparen amaieran, irakasleak, gurasoek eta ikasleak, berak, gaitasunak aztertu eta detektatu egingo dituzte, bai potentzial handia izateagatik, edota gabeziak direlako tartean.

 Baina,  nola zehaz dezakegu intzuk diren garatuago ditugun adimen horiek?  Nola jakin?
Adimen Anitzen ikuskeratik, irakaslearen zeregina ezinbestekoa da, bera izango baita umea esperientzia, baliabide eta tresna anitzez hornituko duena. Apurka-apurka, umearen interesgune eta jarreren bidez, azalerazten joango dira garatuago dituen adimenak. Hala ere, ikasleen adimen horiek identifikatzeko test batzuk ere erabiltzen dira. Hona hemen sarean, scridb-en bidez aurkitutako horietako adibide  bat.

Zein da zurea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario