Hik hasi aldizkariko artikuluan eta Howard Gardner psikologoari egindako elkarrizketan adierazi bezala, pertsona baten adimena ez da arlo logiko matematiko eta linguistikora mugatzen, adimena eragiketak ebazteko gaitasuna baino gehiago da-eta.
Adimentsu izateko hainbat bide daude, arazoak konpondu eta produktuak ekoizteko hainbat modu. Adimen anitzen teoriak zortzi adimen bereizten ditu, eta pertsona guztiok adimen horiek guztiak izan arren, bakoitzak bat edo batzuk besteak baino garatuagoak ditugu. Norberak dituen indargune eta potentzialitate horiek izan behar dira, beraz, abiapuntu; alegia,dakigun horretatik abiatuz, gutxiago garatuta ditugun gaitasunetara jo eta ahultasunak sendotzeko izpide.
Power point honetan Adimen Anitzen teoriaren orokortasunak labur-labur adierazten dira. Aipatu beharra dago, saretik jaitsitako lan hau ingelesez dagoela, gai honen inguruko hainbat eta hainbat material bezala. Hala ere, informazioa modu oso adierazgarri eta zehatzean ematen dela uste dut, teoriaren inguruko alderdi garrantzitsuenak aipatzeaz gain, ikuskera honen ekarpenak, aldaketak eta praktikotasunak adierazten baititu. Hori dela eta, nahiz eta gaztelaniaz beste power-point batzuk aurkitu, gaiari sarrera emateko egokiagoa iruditu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario