Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/04/05

Adimen-motak

Arestian aipatu den modura, Adimen Anitzen teoriak, adimen bakar eta unibertsalaren ideia baztertuz, izaera multidimentsionala aitortu dio kontzeptuari. Teoria honen arabera, pertsona guztiok ez dugu pentsamendua modu berean egituratzen, eta adimena arazoei irtenbidea eman eta produktuak ekoizteko gaitasuna bada, adimen- mota desberdinak daudela onartzen da. Gardnerrek, denok garatzen ditugun zortzi adimen-mota bereizten ditu; hauek elkarreraginean egon arren, pertsonaren arabera, modu berezian konbinatzen dira, eta, ondorioz, pertsona bakoitzaren adimenen garapena oso bestelakoa izaten da.
Aipatu beharra dago, bestalde, ikaskuntza-prozesua eraikitzeko unean, bakoitzak garatuago duen adimen hori azalerazi beharra dagoela; modu honetan, sendotasunetatik abiatuz, ahulagoak ditugun beste adimenak indartzea ahalbidetzen da.

Youtube-n aurkitutako gaztelaniazko power-point hau, zortzi adimenen inguruan aritzen da. Blogean aurkezteko baliabide ona iruditu zait, izan ere, adimen-moten definizioari buruz hainbat informazio aurki dezakegun arren, aurkezpenaren irudiak ulermena errazteko baliagarriak direla uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario