Blogaren goiburua sarean adimen anizkunen inguruan bilatutako irudi desberdinak bilduz egindako collage-a da, teoria honek bereizten dituen zortzi adimen-moten adierazgarri.

2011/04/03

Howard Gardner, Adimen anizkunen aintzindaria: "Adimena arazoak konpontzeko eta gauzak ekoizteko gaitasuna da"

Adimen Anitzen teoriaren aitzindariak, Howard Gardner psikologoak, hain zuzen ere, giza adimenak dimentsio desberdinak zituela-eta, adimenaren neurketa ezin zitekeela proba psikometrikoen emaitzen azterketara mugatu adierazi zuen; izan ere, tresna honen bidezko neurketetan alderdi linguistikoak, matematikoak eta espazialak baino ez dira kontuan izaten, eta hauek garrantzitsuak diren arren, garrantzi bera duten beste batzuk -alderdi emozional eta sozialak, esaterako- alde batera uzten dira.

Youtube-n aurkitutako bideo batean aditu estatubatuarrari egindako elkarrizketa honetan, gizaki bakoitzak dituen adimenez mintzo da, adimentsu izatea ze den azaltzen duen bitartean. Bere hitzetan adimena “arazoak konpontzeko gaitasuna edota kultura- edo gizarte-ingurune baterako balio handiko produktuak ekoizteko gaitasuna” da.

Gardnerren esanetan, adimena ez da pertsona guztietan berbera, eta ez dago, beraz, gizaki guztientzat unibertsala denik. Hori dela eta, ez da zuzen jokatzen adimen unibertsalaz hitz egitean, mota askotakoak baitaude, jarduera guztietan elkarrekin dihardutenak; hori bai, pertsona bakoitzean adimen horietako bat edo batzuk besteak baino garatuago agertzen direla adierazten du. Honela, pertsona bakoitzaren indargune eta debilidadeetatik abiatu behar da, norberaren ezaugarrietara egokitutako kalitateko hezkuntza eskaintzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario