Nekez uler daiteke azterketarik gabeko eskola bat, baita testulibururik ez duen ikaslerik ere. Arrotza egiten zaigu ordutegi finkorik gabeko eskola-antolamendua eta pentsaezina, askotan, ezarritako programaziotik kanpo proposatutako edozein jarduera. Erabat normaltzat jotzen ditugu, ostera, ikasleen motibazio- eta interes-falta bezala, gaur eguneko hezkuntza-sisteman gailentzen diren hainbat alderdi, berriak ez zaizkigun arren, gure eskolan sakon errotuta jarraitzen dutenak oraindik ere.
Eskolak, tradizionalki, ikasle-profil bakarra onartu du, erakundearen beraren mugetara moldatu beharreko adimena eskatuz. Urteetan zehar indarrean egon den eta gaur egun ere zentzu askotan dirauen hezkuntza estandarizatu honek ez du pertsona bakoitzak dituen gaitasunak garatzea ahalbidetzen, ezta indibiduook elkarrengandik desberdintzen gaituzten berezitasunak errespetatzen ere.
Zentzu honetan, adimen anizkunen teoriak ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei ematen die garrantzia, eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzen direla dio.
Blog honetan, pertsona orok adimen bat baino gehiago duela eta horietako bakoitza modu egokian garatzean oinarritzen den teoriaren inguruan arituko gara, askorentzat ezezaguna den ikuskera honek hezkuntzan izan ditzakeen eraginak ezagutzeko helburuaz. Beraz,
No hay comentarios:
Publicar un comentario