Adimen anitzen teoriaren arabera, ikasle bakoitzaren perfil intelektualera egokitu behar da hezkuntza-prozesua. Haur bakoitzaren ezaugarri eta berezkotasunak hartu behar dira aintzat, horietatik abiatuz beste eremu batzuetara igarotzeko. Modu honetan, ikasle-taldeak bakoitzak garatuago duen adimenaren arabera antolatzea proposatzen da. Bereizketa hori, ordea, ez da umearen lehenengo eskolaratze-urteetan emango; izan ere, garai honetan haurren indarguneak zeintzuk diren jakiten joateko arlo guztiak berdin landuko baitira, zortzi adimenak landuz, guztiak garrantzi berberarekin. Honela, esaterako, adimen musikala ez da jarduera osagarri moduan jorratuko, eta, gainontzeko adimenak moduko presentzia izanen du programazioan.
Adimen-mota honi dagokionez, baina, aipatu beharra dago, askotan, Haur Hezkuntzan haur-kanten bidez baino ez dela lantzen; askoz aberasgarriagoa litzateke, ordea, musika mota, jatorri...desberdineko materiala erabiliko balitz. Zentzu honetan, musika oso baliabide polibalentea dela esan beharra dago, hainbat egoeratan erabili baitaiteke.
Goearrera igo ostean, blogera ekarri dizuedan Marvin Gaye artistaren "What's going on" abestia,esaterako, lasaitasun egoerak sortzeko oso egokia da, erlaxaziorako momentuetarako ezin aproposagoa gertatzen delarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario